Tipografia · 2025
Zabal-Etxe
Etxebizitzarako eskubidean oinarritutako tipografia modularra.
- Zer da Tipografia modularra.
- Zer egin dut Kontzeptua, letra-diseinua, modulu-sistema, metrikak eta kerninga
- Erabilerak Proiektu editorialak, kartelak, identitateak





Leiho txikiak, eskubide handiak.
Zabal Etxe tipografia bat baino gehiago da; letra bakoitzaren atzean dagoen ideia da: etxea babes, egonkortasun eta komunitate gisa, leihotik auzora, hormatik hirira eta letratik eskubidera. Zabal Etxe etxebizitza duina guztion eskubidea dela sinestetik jaio zen.
Eguneroko arkitekturari begiratuz (leiho-markoak, balkoiak, ateak eta fatxaden erritmoak), elementu horiek modulu geometriko bihurtu ditut eta erretikula karratu baten gainean eraiki dut alfabeto osoa. Forma leunek, irekiera zabalek eta kontraste baxuak gertutasuna eta lasaitasuna transmititzen dute, eta emaitza hiriaz, arkitektura sozialaz eta etxebizitza-eskubideez hitz egiteko tipografia argi eta sistematikoa da.


